XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ala, biaramonean Lesakara joan ziran, baiña polakoa gero eta gaizkiago:

Beste egunean joan ziraden etxera, non segitu zion gaitzak alako modu ikaragarriyan, zeñek gure polako gaizoa paratu zuen azkeneko atetan.

Gaitza juan zen txartzen, eta il zan seigarren illean, eta debalde da esatea nolako asistentziya eta laguntza izandu zuen denbora onetan; alako moduan non, gastaturik zuen guztiya, saldu zituen etxeko puska guztiyak, gelditzen zala bera bestia biziyan izandu zen beziñ pobrea.

Pobre bai, baiña:

Beste aldetik bizi zen mansedunbre eta pazientziya batekin, nolako ejenplo gutxi ematen digute istoriyak.

Egun batean, belauniko zegolik bere oraziyuak egiten, gelditu zen bere itxeko ate miserablearen aurrean zaldi ederra bat, gañian zubelik galaia gazte bat, txit galanta eta ondo jantziya. Denbora aunitz pasatu gabe jetxi zen, eta sartu zen aren etxean korputz airosarekin.

Ekusi zuen bezin laister estutu zuen bere petxoaren kontra gure penitente eta pazientziyadun agurea. Galaia ori zen polakoaren semea, txikiyan igesi egin zuena: eta gero, jakindurikan bere aitaren suertea, eldu zen, biyotza altxaturik, obligaziyo santua ori kunplitzera.

Au zan aberatsa eta euskaldun maitea: bizitu zan artea korresponditzen jakindu zuen aren konpañian, eriyotzan benda illunak begiyak estali artean

Polakoaren semea ere eskuzabal portatu zan, beraz, bere aita zanari alako laguntza egin zionarekin.

Au idatzi zuanak onela ematen dio bukaera bere kontaerari: